Ibilbide profesionala

Martin Berasategui 1960. urtean jaio zen Donostian. Bere bizitzaren zatirik handiena eta sukaldari munduko formazioa bere guraso eta izebak  gidatutako “Bodegón Alejandro” jatetxetik datorkio, alde zaharrean kokatutako herri mailako jatetxe famatua non bere lehen Michelin izarra lortu zuen.

15 urtetatik 27 urtetara bere jai egunetan Frantziara egiten ditu bidaiak maiz bere formazioa hobetu eta teknika berriak ikasteko. Baionan Jean Paul Heinard-ekin eta Angleten André Mandion-ekin isakteko aukera izango du. Txarkuteri munduan Villa de Ustariz-en formatuko da François Brouchican-ekin eta Sukalde munduan Bernard Lacarrau-en etxean ikasiko du Labatut herrian. Dena dela, Didier Oudil sukalde buruaren  eskutik murgilduko da goi malako sukaldaritzan guztiz Michel Guerard-ek zuzendutako Les Prés D’Eugénie bainuetxean, eta ondoren etorriko da Alain Ducasse-en eskutik  Monakon egindako Louis XV jatetxeko etapa.

Martinen ospe eta entzuterik handiena, egun espainiar estatuan Michelin izar gehiena duen sukaldaria, hamabirekin, eta mundu mailan hirugarrena,  1993. Urteko maiatzaren 1ean etorriko da bere emazte Oneka Arregui-rekin batera Martin Berasategui jatetxeko ateak zabaltzerakoan. Jatetxea ireki eta 6. hilabetera lehen Michelin izarra lortuko dute; hiru urte beranduago bigarrena eta 2002. Urteko gidan emango zaie kalifikaziorik gorenera, hiru izarrekin.

“Urteek erakutsi didate nahikoa ahalmen dudala lantalde kohesinatuak eta establezimendu ospetsuak sortzeko”.

Egun, 12 Michelin izar ditu: 3 izar Martin Berasategui jatetxean (Lasarte-Oria); 3 izar Lasarte jatetxean (Bartzelona); 2 izar M.B jatetxean (Tenerife); izar 1 Oria jatetxean (Bartzelona); izar 1 eMe Be Garrote jatetxean (Donostia); izar 1 Ola Martin Berasategui Jatetxean (Bilbo) eta izar 1 Fifty Seconds jatetxean (Lisboa).

Bere ibilbidea maila altuko errekonozimendu eta sariez beteta dago, besteak beste  Donostiako 2005. urteko urrezko tamborra, 2013. urtean François Rabelais de Tours unibertsitateak egotzitako Doctor Honoris Causa eta 2019. urtean espainiar kultura eta kirol ministerioak egotzitako “Medalla de Oro al Mérito en Bellas Artes” daude.

Oraintsu, 2022. Urteko Michelin España & Portugal-eko gidan “Chef Mentor” saria ere egotzi diote.

Eta ibilbide guztia borobilduz, hogei liburutik gora merkaturatuak ditu oraindaino.

“Lantaldean eginiko proiektuetan sinisten dut”